Euskadi antifaxista Lyrics

Lyrics
Hemengoa ez naiz eta ez daukat abizen "vasco"rik,
Ez eta norbaitek zioen bezala odol emankorrik.
Baina hemengo hizkuntza gustora ikasi dut
Eta euskal gizartean nago murgildurik
Zeren nere koloreak eta nere jatorriak
Herri honetan ez bait dute garrantzirik.

Uoioioi, uaiaiai, euskadi antirrazista
Uoioioi, uaiaiai, ska antifaxista

Oso harro daramat aforbasko nortasuna
Eta ulertzen dut euskal tribuen batasuna,
Baina munduko herri zapaldu guztietan
Errealitate ezberdina eta borroka berdina
Beraz egin dezagun matxinada mundiala
Deusezteko erabat banka eta kapitala.

Mundu honetakoek lapurtu zenuten guztia
Eta orain bueltatuko diguzue bizia.
Hirugarren Munduan ez dago bizitzerik
Ito gaituzuenez ez dugu ezta haizerik,
Beraz arnasa hartzera gatoz zure etxera
Bueltatzeko berriro mundu berri batera
Writer(s): Benjamin Villabella Argarate, Inaki Ortiz De Villalba Payueta, David Gabina Basterra
Lyrics powered by www.musixmatch.com
Was als nächstes?

Dein Karma steigt mit jedem Klick! Teile den Guru-Link und bring Lyrics in die Welt.

Alle Lyrics
Betagarri - Euskadi antifaxista
Quelle: Youtube
0:00
0:00